XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni eta ugazaba eta injustizia argi bat eginda. Ni nintzen biktima eta bera kabroia. Baina, une honetan barrikada horretan gu alde batean gaude eta jendearen gehiengo nagusi bat bestaldean dago. Azken finean irabazleak gu gara.

J.- Lan egiten duena.

I - Alde batetik lan egiten duena eta baita ere Iparraldean gaudelako.

B.- Noski.

I.- Beraz, solidaritatezko keinu orok gutxiago irabaztetik pasa behar du.

A.- Begira, hori entzun diodan gutxi batzuetakoa zara. Hori azpimarratzen duzun bakarretakoa zara. Hirugarrengo munduaz eta askoz okerrago bizi den jendeaz hitzegiten duzun bakarretakoa.

T.- Erabat ados, eskaerak kasu honetan ez dira ugazabarengana zuzendu behar geure baitara baizik. Gai honetan interesgarria litzateke birmoldaketa prozesuan enpresa handietako langilegoaren jokabideak aztertzea, beren interesak eta egoera berean dauden enpresa txikietako langileekiko solidaritateaz, eraispena erabatekoa izan da. Antz handia ikusten dut iparra-hegoa harremanekin ikusten diren jokabideekin.

Tx. -Ez dut ezer esaten...

B.- Langileria sozialki, estratifikazio sozialak jada ez dauka zerikusirik

I.-Areago, hirugarren mundua alde batera utziz hemen bertan...

J.-Gazteriaren %50 langabetuekin.

I.-Jakina, esaten duzu beno, hemen ez dugu banatuko, nik zortzi ordu lan egin, izan ere gustu txarrekoa irudituko litzaidake nik zortzi ordu lan egin eta gero langabezian dagoen beste horrekin dirua banatzea; ez ginateke prest egongo lan orduak banatzera.

Tx.-Prest ez gaudena da gutxiago kobratzera.